Aurkezpena
Proiektua
« Atzar Hadi », zuzeneko musika eta vintage diren argazkien eta bideoen proiekzioa nahasten dituen ikusgarri-ekitaldi honek, 70ko hamarkadako Euskal Herrirako bidaian eramanen zaituzte, Errobi euskal folk/rock lehen taldearen obraren bidez. Hainbeste eraldaketa ezagutu dituen garai hura oinarritzat hartuz, haien musika, historia, musikarien eta urte haietako Euskal Herritarren bizia (berr)ezagutzeko parada ukanen duzue.
Ikuskizun honetan omentzen dugun Errobi taldeak (1974-79) gaurkotasun handia atxikitzen du, musikan zein testuetan (gehienak Daniel Landartek idatziak). Bestalde, euskal talde aitzindari hark ospe handia dauka oraino, ia 50 urteren ondotik ere.
Errepikak 2022ko azaroan hasi dira,
« Errobi »
eta « Gure lekukotasuna »
albumetatik hautatu 19
kantuk osatu egitaraua prestatzeko.
Musikariak
Oholtza gainean ariko den taldea euskal musikari dohatuek osatzen dute ; musika honekin denek harreman berezia dute, hainbesteraino non batzuek musika hasi duten Errobiri esker.
Jojo Bordagaray – Ahotsa
Pil Pil, Jojo ta Ramuntxo, Nekez ari…
Patxi Etcheverry – Ahotsa
Otsoak, Xitoak…
Xabi Albistur – Gitarra akustikoa
Txakun, Thierry Biscary, Pantxoa ta Peio…
Xabi Pery – Gitarra elektrikoa
Itoiz, Fermin Muguruza, Trikitraka…
Mikel Artieda – Gitarra apala
Tapia & Leturia, EH Sukarra, Jabier Muguruza…
Patrick Calvet – Bateria / Ahotsa
Izan, Minxoriak, Mister Saguak…
Javier Pérez de Azpeitia – Teklatuak
Euskadiko Orkesta, Urko, Laket…
ondotik...
2023ko maiatzean Miarritzeko Atabalen lehenengo kontzertuaren arrakastaren ostean, Gipuzkoan zita berri bat antolatu da:
2024ko urtarrilaren 27an, larunbata Astigarragako Oialume Biltokian
Areto mitiko honen jabeek gonbidatuta dago lehen aldiz Euskal Herrian hegoaldean. Emozio itzela gure ikuskizuna eskaintzeko Hegoaldeko ikusleei, 1970eko hamarkada hain egoera berezietan bizi izan baitute. Oso festa polita dator. Atzar Hadi!
Bestalde, emanaldi kopurua 6/8ra mugatzea erabaki dugu, Iparraldean eta Hegoaldean, 2023ko uda eta 2024 artean. Orduan hitzordua ez huts egin !
Musikariak ez lirateke ezer izango gainerako taldekiderik gabe:
Teknika:
"Txangala" ta Mikel Fernández Krutzaga - Soinu ingeniariak
Iker Gartzia - Argien Ingeniaria
ABS - Soinu eta argi zerbitzuen hornitzailea
Antton Arbide - Zuzendaritza
Eñaut Castagnet
- Bideogilea
Zuzenekoa !
GETARIA (Gipuzkoa)
Osteguna 8 Larunbata - San Salvador Jaiak
LAUDIO (Alaba)
Abuztuak 21 Larunbata - San Roke Jaiak
SARA (Lapurdi)
Irailak 11, asteazkena - Herriko Jaiak